'18/98 auziaren' epaiketa

Euskal presoen aldeko elkarretaratzea egin dute auzipetuek

Espainiako Auzitegi Nazionalaren aurrean, gaurko auzi saioa hasi aurretik elkarretaratzea egin dute =i18/98 auziaren=i epaiketan auzipetuta dauden lagunek. Epaiketan, atzo bezala, akusazioaren eskariz deklaratzen ari diren guardia zibilei galdeketa egiten jarraituko du fiskalak.

2006ko irailaren 13a
12:39
Entzun
Gara.net webgunearen arabera, gaurko auzi saioa hasi aurretik elkarretaratzea egin dute auzipetuek euskal presoen alde. Lau lelo irakur zitezkeen: Euskal presoak etxera, Iñaki askatu, Audientzia Nazionala itxi, Bizi osoko zigorrik ez eta Estatus politikoa orain.

Epaiketak atzo ildotik jarraituko du gaur ere. Akusazioaren eskariz eta defentsako abokatuen protestez gain, peritu gisa deklaratzen ari diren guardia zibilei galdeketa egiten jarraituko du fiskalak. Atzo, ezker abertzaleari buruz urteetan zehar eraiki duten tesia azaldu zuten.

«ENAM osoa, ETA buru duen multiplo infinitua da» defendatu zuten atzo guardia zibilek

Hainbat dokumenturen inguruan guardia zibilek egiten duten interpretazioa. Haien begietan, nola antolatzen den Euskal Nazio Askapenerako Mugimendua. «ENAM osoa ETA buru duen multiplo infinitua da», ondorioztatu dute, «dena da ETA» tesia bere eginez.

Guardia zibilen irakurketaren arabera, ETAk agintzen du ENAM osoan. Nazio askapenerako mugimenduko erakunde bakoitzak «autonomia maila bat» baduen arren azken aginduak ETAk ematen dituela adierazi zuten atzo, eta, beraz, guztiak direla «sare horren zati».

KAS kokatzen dute akusazioek ezker abertzaleko erakundeen eta ETAren erdian. Guardia zibilen arabera, KASek ematen zituen ETAren aginduak herri mugimenduko erakundeetara. Atzo, beraz, KAS izan zuten hizpide nagusi akusazioek proposatutakoek. KAS eta Ekin. Izan ere, Ekin KASen ordezko izateko sortu zela defendatu zuten, defentsak dioenaren aurka.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.