BERRIAra igorritako ohar batean, azaldu dute amnistiak bi auzi barnebiltzen dituela: "Batetik, espainiar eta frantses estatuekin dugun gatazkaren konponbide bakar, bidezko eta behin betikoa; bestetik, preso, deportatu eta iheslari politiko guztien etxeratzea, askatasunean eta baldintzarik gabekoa. Baita berau eragin duten zergatien desagertzea ere, hau da, Euskal Herriaren zapalkuntza nazionala eta langile klasearen zapalkuntza, horrela independentzia eta sozialismoa lortuz".
Halaber, dei egin dute amnistiaren aldarria kalera ateratzera: "Borroka, antolakuntza eta mobilizazioa izango dira zapalkuntza behingoagatik amaitzeko eta gure kideak etxera ekartzeko gakoa".