euskal herria

Euskal presoen aurkako ikurrak jarri dituzte Etxerat-en egoitzan

Hernaniko egoitza nagusia itsasgarriz "josi” dute, preso eta iheslarientzako “hilobi komun baten” aldarrikapenekin: “Jazarpen kanpaina larria aurrekari izango ez balitz” erasoa “garrantzi gabekotzat” hartuko lukeela jakinarazi du elkarteak: “Ez da gertakari bakan bat”.

2013ko abuztuaren 28a
17:50
Entzun

Gaur goizean, Etxerat-eko kideek Hernaniko egoitzaren hormak eta kristalak itsasgarriz "josita” aurkitu dituzte: “Gure senide eta lagunentzako 'hilobi komun' baten aldarrikapena irakur zitekeen”. Elkarteari “azken garaietan jazarpen kanpaina larria” egiten ari zaizkiola salatu dute, eta Jone Artolaren auzia jarri dute horren adibide nagusi moduan.

Artola Bilboko Aste Nagusiko txupinera izendatu zuten konpartsek, eta Etxerat-eko kide izateagatik Carlos Urkijo Espainiako Gobernuaren EAEko ordezkariak izendapenaren kontrako helegitea jarri zuen, “terrorismoaren biktimak ez mintzeko”. Horren helburua “elkartea kriminalizatzea” dela salatu du Etxerat-ek, eta modu horretan alboratu nahi dutela “Gernikako Akordioaren sinatzaile bezala bakea, memoria eta justiziaren bidean” elkarteak egin duen lana. Oroitarazi du Etxerat “guztiz publikoa, zilegia eta legala” dela.

Gaurko erasoak “aurrekariak” dauzkala eta ez dela “eraso bakan hutsa” berretsi du, eta gaineratu du “edonolako eraso eta mehatxuen gainetik senide eta lagun errepresaliatuen eskubideen urraketa oro salatzen” jarraituko duela.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.