Euskal Herriko eta nazioarteko eragileekin elkarrizketak izateko eta espetxeetatik kanpo Euskal Preso Politikoen Kolektiboaren (EPPK) "bitartekaritza errazteko" asmoz, 25 laguneko talde bat osatu dute. Besteak beste, preso ohiak eta abokatu batzuk daude taldean, eta gaur egin dute aurkezpena, Bilbon.
Espainiako eta Frantziako gobernuek presoen auzia blokatuta dutela salatu dute taldeko kideek. Jarrera "itxi" hori uzteko eskatu dute, eta "konponbide demokratikoa" galdegin. "Premiazkoa da".
Datozen asteetan hasiko dituzte hartu-emanak. Ez dute esan zeinekin batuko diren.
25 lagunak: Gabi Mueska, Peio Sanchez, Saioa Galarraga, Karlos Ezkurra, Aintzane Orkolaga, Oskar Demiguel, Asier Aranguren, Estanis Etxaburu, Oier Gonzalez, Aitziber Sagarminaga, Kandido Zubikarai, Jon Agirre, Iñigo Elkoro, Arantza Zulueta, Itziar Galardi, Bego Uzkudun, Mertxe Galdos, Josetxo Otegi, Gaizka Jareño, Mitxel Sarasketa, Jose Campo, Izaro Lopez, Nerea Garro, Jon Enparantza eta Egoitz Lopez de la Calle.
EPPK-k berak joan den apirilean jakinarazi zuen Mintzakidetza talde berriaren osaera. Kideak: Anabel Egues, Jon Olarra eta Xabier Alegria Espainiako espetxeetan, eta Lorentxa Gimon, Marixol Iparragirre eta Mikel Albisu Frantziako espetxeetan.