Politika

"Euskal presoen egoerari lotzeko" ekimena egingo dute hainbat gaztek

Larunbatean iragarriko dute "konponbide prozesuari ekarpena egin eta euskal presoen egoerari lotzeko" zein ekimen zehatz jarriko duten abian.

2017ko uztailaren 5a
18:06
Entzun

Bakegileek abiatutako bidean ekarpena egin nahi dute gazteek ere. Ipar Euskal Herriko gazteek ekimen bat aurrera eramango dutela iragarri dute. Larunbatean emango duten prentsaurrekoan esango dute zehazki zer egingo duten, baina aurreratu dute "bakegileen bide beretik, konponbide prozesuari ekarpena egin eta euskal presoen egoerari lotzeko ekimena" izango dela.

ETAren armagabetzea bideratzeko agertu ziren bakearen artisauak deiturikoak, eta lehen helburu hori bete ostean, euskal presoen egoera konpontzea jarri zuten lehentasunen artean. Bakegileak izena hartuta abenduaren 9an Parisen horretara bideratutako ekimen handi bat egitekotan direla iragarri zuten, hain justu.

Hainbat esparrutako jendearen babesa lortu dute. Kultur arloko jendeak 12 ordu Bake Prozesuaren aldeekitaldia antolatu dute irailaren 30erako, Luhuson. Eta abestia ere egin dute. Bideoa: Hordago bideoklipa (Kulturgileen Ekimena).

[youtube]https://youtu.be/utymiU_DYUA[/youtube]

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.