Eñaut Elorrieta Ken 7 taldeko kideak irakurri du oharra baraua egiten ari diren guztien izenean, eta bertan, hiru eskaera konkretu egin dituzte: "Bat: Gaixotasun larriak dituzten euskal preso politikoak berehala eta inolako baldintzarik gabe kaleratzea. Bi: Kartzela zigorrak beteta dituzten euskal presoak berehala eta inolako baldintzari gabe kaleratzea. Eta hiru: Euskal Preso politikoen Kolektiboa (EPPK) eskubide guztien jabe izanik Euskal Herrian batzea".
Euskal presoen egoera okerrera doala salatu dute, eta presoak "xantaiarako" erabiltzea leporatu diete Espainiako eta Frantziako Gobernuei.
Euskal presoak
Euskal presoen eskubideen alde 24 orduko baraualdia egiten ari dira kultur munduko hainbat lagun
Hainbat musikari, idazle eta bertsolarik bat egin dute Durangoko 17 herritar egiten ari diren gose grebarekin. Euskal presoen eskubideen defentsan 24 ordu egongo dira jan gabe. =iEuskal Herriari xantaiarik ez, baldintza demokratikoak orain=i lelopean bihar 18:00etan Landako erakustazokatik abiatuta egingo den manifestazioan parte hartzeko deia egin dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu