Etxeratek deituta euskal presoen eskubideen aldeko ekimena egin dute gaur Bilbon eta "Elkartasun uholdea" izeneko manifestuaren aurkezpen ofiziala egin dute. Jada 2.500 sinadura ditu euskal preso eta berain senide eta lagunen eskubideen alde egiten duen manifestu horrek. Deitzaileek eskerrak eman dizkie "manifestura atxiki diren eragile sindikal, sozial, politiko eta norbanako ezberdinei". Oraindik, elkartasunauholdea.wordpress.com atarian sinadura emateko aukera dago.
"Euskal Presoen eskubideen defentsaren aldeko edozein ekimen kriminalizatzearen helburua euskal presoen eskubideekiko elkartasunaren zergatia iritzi publikoari ezkutatzea" dela berretsi dute gaurko elkarretaratzean.
Hainbat lagun izan dira, horien artean aurpegi ezagun asko: Oihana Bartra, Igor Elortza, Unai Iturriaga, Xabier Amuriza eta Iratxe Ibarra bertsolariak, Iñaki Olano kazetaria, ezker abertzaleko Arantza Urkaregi eta Joxerra Etxebarria, Aralarreko Iñaki Aldekoa eta Rebeka Ubera, Alternatiba Eraikitzeneko Jonathan Martinez eta Ainhoa Etxaide LAB sindikatuko idazkari nagusia, esaterako.
euskal presoak
Euskal presoen eskubideen aldeko aldarria egin dute Bilbon
Jada 2.500 atxikimendu dituen 'Elkartasun uholdea' izeneko manifestuaren aurkezpen ofiziala egin dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu