Euskal presoen egoera oso larria dela adierazi du Ibaetako Foroak eta egunetik egunera geroz eta larriagoa dela. Dagoeneko 161 presok kalean behar lukete, besteak beste zigorraren hiru laurdenak beteta dituztelako edota gaixotasun sendaezinak dituztelako. Horren guztiaren aurrean erantzutea ezinbestekotzat jo du foroak eta mobilizatzeko deia egin dio gizarteari.
Hori dela-eta, Etxerat-k hilabeteko azken ostiraletan antolatuta egin ohi diren elkarretaratzeetan parte hartzeko deia egin dute. Bestalde, ostegun honetan, irailak 28, Espainiako Gobernuak Gasteizen duen ordezkaritzaren aurrean elkarretaratzea egingo dela jakinarazi dute. Gogor erantzun behar dela-eta, urriaren 7an 17:30etatik aurrera Donostian egingo den manifestazio nazionalerako deia luzatu diote gizarteari.
Gerra zikina
Jose Elorrieta ELAko idazkari nagusia izan da, besteak beste, Ibaetako Foroaren agerraldian. "Gerra zikina" egitea eta "lege zikinetan" oinarritzea leporatu die Elorrietak Espainiako Gobernuko presidente Jose Luis Rodriguez Zapaterori eta Frantziako presidente Jacques Chiraci. Sinesgarritasunik ez dutela gaineratu du Elorrietak. "Talantea" izanagatik ere "printzipiorik ez dutela" uste du ELAko idazkari nagusiak.
LABeko idazkari nagusi Rafa Diezen hitzetan, berriz, "presoak arma politiko gisa erabiliz, ez dago aurrera egiterik". Gizarteari zuzendu zaio Rafa Diez eta Aski da! esan dezala eskatu dio.
Presoak
Euskal presoen eskubideen aldeko manifestazioa deitu du Ibaetako Foroak
=iEskubide guztien jabe. Euskal presoak Euskal Herrira=i leloarekin urriaren 7an 17:30ean Donostian egingo den manifestazioan parte hartzeko deia egin dute gaur Ibaetako Foroa osatzen duten gizarte eragile eta sindikatuek. Euskal presoen egoera geroz eta larriagoa dela ohartarazi eta mobilizatzeko beharra dagoela azpimarratu dute. Euskal gizarteari =iAski da!=i esateko eskatu dio Ibaetako Foroak."Hipokresiaz" aritzea eta euskal presoak "xantaia politikoa" egiteko erabiltzea leporatu diete Espainiari eta Frantziari.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu