Euskal presoak "pixkanaka" Euskal Herriko kartzeletara "hurbiltzeko", gaixotasun larriak dituzten presoei hirugarren gradua emateko eta "iragan terroristarekiko damua" agertzen dutenak bergizarteratzeko eskatu ditu Donostiako Udaleko PSE-EE taldeak, udaletxean adierazpen institituzional bati sarrera emanda. Espainiako Gobernuari zuzendu dizkio eskaerak, eta Donostiako Udalak adierazpena onartu dezala nahi du, gaur El Diario Vasco egunkariak dakarrenez-
Izan ere, PSEk uste du "ETAk bere jarduera behin betiko utzi ondoren egoera berria" sortu dela, eta "Espainiako Gobernuak espetxe politikan neurri malguak hartu" beharko lituzkeela.
Halaber, "indakeriaren biktima guztiekiko oroimena eta errespetua" izaten jarraitu behar dela dio talde sozialistaren adierazpenak, eta "memoria bizirik" eduki behar dela. Udalak "bakearen eta berradiskiditzearen aldeko borondatea" agertu behar duela ere badio PSEk.
Lehengo ostiralean sartu zuen idatzia udaletxean. Bildu dago udal gobernuan, eta EAJ eta PP dira beste udal taldeak. Emendakinak sartzeko epea zabaldu da orain, eta adierazpena hilaren bukaeran aztertuko dute udalbatzarrak.