Presoak

Euskal presoen "estatus politikoa aldarrikatzeko" manifestazioak egingo dira larunbatean

'Presoak borrokan, Euskal Herria ere bai' lelo hartuta, manifestazioak egingo dira larunbatean, AAM Amnistiaren Aldeko Mugimenduak antolatuta. Finean, euskal presoak aurrera daramaten protesta dinamika eta haren bidez aldarrikatu nahi duten estatus politikoaren aitorpena babestea da mobilizazio horien helburua. Euskal presoen kolektiboak itxialdien seigarren txandari ekin diola gogorarazi dute AAMeko ordezkariek, eta protesta horiengatik preso asko zigortu dituztela.

2005eko martxoaren 2a
18:09
Entzun
Jon Enparantza abokatu eta AAMko kideak azaldu duenez, urtarrilaren 3an hasi zuten presoek borrokaldia, eta dagoeneko 500 inguruk parte hartu dute protesta horietan; zehazki, itxialdien seigarren txanda hasi dute.

Hain zuzen ere, ekintza horietan parte hartzeagatik preso askok zigorrak jaso dituztela jakinarazi du Enparantzak: besteak beste, pekulioa kobratu gabe utzi dituzte batzuk, otorduak kendu dizkiete beste batzuei, eta vis a vis-ak zein telefono deiak ukatu dizkieten presoak ere badira.

Ildo horretatik, borrokaldiaren funtsa presoen estatus politikoa aldarrikatzea dela oroitarazi du Enparantzak, eta nabarmendu du estatus horren aitortzaren bidez bermatuko zaizkiela oinarrizko eskubideak eta eskubide politikoak.

Herritarrek aldarrikapen horiei guztiei babesa adieraz diezaieten, manifestazioak antolatu ditu AAMk hilaren 5erako, larunbaterako; honako toki eta orduetan:

DONOSTIA: Bulebarrean 17:30ean

BILBO: Jesusen Bihotzean 17:30ean

IRUÑEA: Autobus geltokian 18:30ean

GASTEIZ: Bilbao enparantzan 18:00etan

DONIBANE LOHIZUNE: Portuan 16:00etan

DONIBANE GARAZI: Herriko etxearen aurrean 15:00etan

MAULE: Herriko etxean 12:00etan
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.