Euskal presoak

Euskal presoen ikasteko eskubidea bermatzeko eskatu du Askatasunak

Euskal presoen ikasteko eskubidea babestu nahian, EHUk eta Euskal Herriko instituzioek gai honen inguruan duten utzikeria salatu du Askatasunak. Era berean, Hezkuntza Sailak aurkeztutako Unibertsitate Legea onartu ondoren, euskal presoen egoerari konpobiderik emateko gai izan ez direla adierazi du Askatasunak. Beraz, presoek duten ikasteko eskubidea babestu dezatela eskatu die.

2004ko uztailaren 22a
16:49
Entzun
Euskal presoek ikasteko duten eskubidea bermatu nahi du Askatasunak. Horregatik, euskal presoen matrikulak onartu eta ikasle horien eskubideak babestu daitezen, neurriak hartzeko eskatu dio Askatasunak Juan Ignacio Iglesias EHUko errektoreari.

Anjeles Iztueta Hezkuntza sailburuari ere, "pertsona guztiek unibertsitatean ikasteko duten eskubidea" aintzat hartuta, unibertsitate publikoan ikasteko, hizkuntzak eta "ertaineko ikasketak" egiteko aukera berma dezan eskatu dio.

Halaber, Euskal Herriko bestelako instituzioei ere, ikasteko eskubidearen alde esku har dezaten luzatu die Askatasunak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.