euskal presoak

Euskal presoen sakabanaketa amaitzeko eskatu dute Sozialista Abertzaleak eta Etxerateko kideek

Eusko Legebiltzarrak bere garaian euskal presoen sakabanaketa amaitzeko konpromisoa hartu zuela, eta erabaki hori “hitz hutsalak besterik” ez direla salatu du Etxeratek. Sozialista Abertzaleen aldetik, Jone Goirizelaiak, erabakia aurrera eramateko eskatu dio Gasteizko Legebiltzarreko Giza Eskubideen Batzordeari.

2004ko uztailaren 13a
18:42
Entzun
Gaur Etxeratek eta Sozialista Abertzaleek izan duten bileraren ostean, Etxeratek, Legebiltzarrak euskal presoak Euskal Herrira hurbiltzeko hartutako erabakiak ezerezean jarraitzen duela adierazi du. Horrela, presoen senideek sufritzen jarraitzen dutela salatu du, eta hiruko gobernuari “hitzetik ekintzetara” igarotzeko eskatu dio.

Bestalde, Sozialista Abertzaleetako legebiltzarkide Jone Goirizelaiak, sakabanaketa bukatzeko proposamaenak aurkeztu ditu. Izan ere, Oihane Errazkin presoarekin gertatu dena berriro ez gertatzeko hainbat neurri hartu behar direla berretsi du. Horrekin batera, zigorraren hiru laurdenak bete dituzten euskal presoak aske uzteko urratsak eman behar direla adierazi du. Gai horren ildoan, Jose Maria Sagardui presoaren egoera izan du hizpide.Sagarduik 1997. urtetik zigorraren hiru laurdenak beteta dituen arren, kartzelan jarraitzen du, eta aske uzteko eskatu du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.