Euskal presoak

Euskal presoen senideen autobusa harrikatu dute Algecirasen

Espetxetik kilometro gutxira gertatu da erasoa. Onik daude autobusean zihoazen guztiak.

Harriak txikitu duen kristala. ETXERAT
2018ko uztailaren 28a
21:53
Entzun

Euskal presoen senideen elkarteak berak eman du gertatutakoaren berri. Espainia hegoaldera bidaia egiten du autobus horrek, hainbat espetxetan bisitak egitera doazenak eramanez.

Algecirasko kartzelan bisitak bukatuta, Puerto eta Sevillara bidean zihoan, eta espetxetik abiatu eta kilometro gutxira gertatu da erasoa, 19:00ak aldera.

Momentu horretan 11 lagun zihoazen autobusean, Etxerat-ek jakinarazi duenez. Ibilgailuaren ezker aldeko kristal bat hautsi du harrikadak. Aurrerago gelditu egin dira, kristalak garbitzeko.

Etxerat-ek azaldu duenez, kolpe handia eman du harriak, baina gidariak ez du autobusaren kontrola galdu, eta ez da inor zauritu. Datozen egunetan egingo du agerraldi bat, xehetasun gehiago eman eta balorazioa egiteko.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.