Gaur Donostian egindako agerraldian, Joseba Alvarezek eta Araitz Zubimendik, Sozialista Abertzaleak (SA) taldeko parlamentariek adierazi dutenez, ez dute Euskal Unibertsitate Lege proposamena onartzen. Horien ustez, proposamenak ez ditu Anjeles Iztuetak, Hezkuntza eta Unibertsitate aholkulariak, aipatu zituen aukerak sortzen.
Alvarezen eta Zubimendiren esanetan, Euskal Unibertsitate Legeak ez du Euskal Herriko Unibertsitatearen sorrera bermatzen. Parlamentario horiek diotenez, proposamenaren akatsa Espainiako legediaren eta Unibertsitate Lege Organikoaren barnean eraikia egotea da. Autonomista hutsa dela ere gaineratu dute, Euskal Autonomi Erkidegoa baino ez baitu kontutan hartzen. Bestalde, horren bidez, euskaraz ikasteko eskubidea ere arriskuan egongo litzatekeela aipatu dute.
SA taldeak dioenez, zenbait aldaketa egongo balira euren jarrera aldatzeko prest egongo lirateke. Besteak beste, proposamenak Euskal Herria osatzen duten lurralde guztiak hartu beharko ditu kontutan. Titulazio eta ikerketa plan nazionalak sortzea ere aipatu dute Alvarezek eta Zubimendik. Akreditaturiko irakasle agentzia sortzeko beharra ere aipatu dute.
Gainera, euskara garatzeko plana onartzeko ere eskatu dute bi parlamentariek. Modu horretan, titulazioa guztiak euskaraz ikasi ahal izateko. Presoek euskaraz ikasteko duten eskubidea ere gogorarazi dute Alavarezek eta Zubimendik.
Unibertsitatea
Euskal Unibertsitate Legea "dezepzio handia" dela dio SA-k
Sozialista Abertzaleak (SA) taldeko parlamentarioak, Joseba Alvarezek, adierazi duenez Euskal Unibertsitate Legeak ez ditu gutxieneko ezaugarriak betetzen. Alvarezen aburuz, lege hori autonomista da eta ez ditu euskaldunen hizkuntza eskubideak ziurtatzen. Euskaraz ikasteko eskubidea ere arriskuan egongo litzatekeela aipatu du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu