Unibertsitatea

Euskal Unibertsitate Legea onartu du Eusko Legebiltzarrak

Euskal Unibertsitatea Legea aurrera atera du gaur goizean egin den osoko bilkuran Eusko Legebiltzarrak, Jaurlaritzaren Hirukoa osatzen duten hiru alderdietako –EAJ, EA eta EB-IU– ordezkariek legearen aldeko botoa eman dute gaurko bozkaketan, eta Sozialista Abertzaleak taldeko legebiltzarkideak abstenitu egin dira. PP eta PSE-EEko parlamentarioek legearen aurka bozkatu dute.

2004ko otsailaren 25a
15:28
Entzun
Duela bi hilabete ez zen aurrera atera Anjeles Iztueta Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailburuak bultzatutako proposamena. PP, PSE-EE eta Sozialista Abertzaleak taldeek aurka bozkatu zuten orduko ekitaldian. Hala, Gasteizko Hirukoak ekimena berreskuratu du eta orain, bigarren txandan, unibertsitatearen egitura eta antolakuntza zehaztuko duen legea aurrera ateratzea lortu du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.