AHT

'Euskal Y'-a ez da "espero bezain lehiakorra" izango, Jaurlaritzaren arabera

Espainiako Gobernuko Azpiegitura idazkariak esan du 'Euskal Y'-ak espero zena baino 21 minutu motelago lotuko dituela Gasteiz, Bilbo eta Donostia.

AHT Abiadura Handiko Trenaren tunelaren sarrera Zumarraga-Antzuola zatian. GOTZON ARANBURU / ARGAZKI PRESS
2015eko otsailaren 24a
18:39
Entzun

Manuel Niño Espainiako Azpiegitura idazkariak astelehenean eman zuen datua, eta Josu Erkoreka Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak aitortu du, Niñok emandako datua baieztatuz gero, azpiegitura hori ez dela "espero bezain lehiakorra" izango.

Hala ere, Erkorekak gaineratu du Jaurlaritzak ez duela Niñok aipatutako "hipotesian" kokatu nahi: "Ez dakit nondik datorren aurreikuspen aldaketa hau, baina Jaurlaritzak hasierako aurreikuspenak babesten ditu".

Erkorekak uste du tren lasterrak hiru hiriak batzeko beharko duen denboraren kalkuluak zer ikusia duela hirietara sartzeko modua erabakitzearekin: "Trenaren abiadura eta hirien arteko distantzia jakinez gero, kalkulua nahikoa erraza da; eragiketa matematiko bat da".

Lanak eteteko eskea

Niñok datua eman eta biharamunean, EH Bilduk eskatu du bertan behera utz daitezela abiadura handiko trena eraikitzeko lanak, argudiatuz "apenas" aurreztuko litzatekeela Bilbo, Gasteiz eta Donostia arteko denbora. Koalizioak nabarmendu du "gero eta argiago" dagoela AHTak ez diola "interes sozialari erantzuten, eraikitzaile handien interes ekonomikoei baizik".

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.