Abiadura handiko trena

'Euskal Y'-a ordaintzeko, mila milioi euroko mailegua egingo du EIBk

Europako Inbertsio Bankuak eta Espainiako Sustapen Ministerioak sinatu dute akordioa, gaur. 500 milioi euro emango ditu bankuak, eta 30 urtean itzuli beharko du Espainiak.

2012ko ekainaren 22a
20:02
Entzun

Euskal Y-a finantzatzeko, mila milioi euroko mailegua egingo du EIB Europako Inbertsio Bankuak. Espainiako Sustapen Ministerioak eman du maileguaren berri, gaur. Guztira, mila milioi euro jarriko ditu EIBk, baina mailegu osoaren erdia aurreratuko du orain, 500 milioi euro, kreditu lerro baten bidez.

Espainiarentzat bezainbeste Europarentzat, "inbertsio garrantzitsua" da EIBk egingo duena, Ana Pastor Sustapen ministroaren esanetan, Europaz gaindiko sarearen parte delako tren laster hori. Madrilen eta Bilbo, Gasteiz eta Donostiaren arteko loturak erraztuko ditu trenak, baita Espainia eta Europaren artekoak ere, Pastorren esanetan.

Pastorrek berak, Enrique Verdeguer ADIFeko presidenteak eta Magdalena Alvarez EIBko presidenteordeak sinatu dute maileguaren hitzarmena. Espainiak 30 urtean itzuli beharko du mailegua. ADIFek interes tipoak aukeratu ahal izango dituela adierazi dute aurkezpenean.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.