Negoziaziorako oinarri garbi bat izango dela adierazi du Lopez de Gereñuk Radio Euskadin egin dioten elkarrizketan: lehentasunezko azpiegitura dela, eta, beraz, ezarritako epeak bete behar direla trenbide berria eraikitzeko. "Ezin dugu denbora gehiago galdu, eta 2010erako martxan egon behar du, Interes Orokorreko Europan zeharreko Sarea izanik, ezinbestekoa baita", azpimarratu du.
Osatu berri den Jaurlaritzako hiruko Gobernuko kide EB alderdia ez dago ados egungo proiektuarekin, eta Gobernuan sartzeko baldintzen artean ezarri du 'Euskal Y'-arentzat aurreikusitako ibilbidea aztertzea eta aldatzea.
Azpiegiturak
'Euskal Y'-aren ibilbidea negoziatzeko prest agertu da Lopez de Gereñu, baina epeak betetzea lehentasun jarrita
'Euskal Y' Abiadura Handiko Trenaren ibilbidea Jaurlaritzako hiruko Gobernuko beste alderdiekin negoziatzeko prest dagoela esan du Nuria Lopez de Gereñu Garraio sailburu berria, baina nabarmendu du, azpiegitura hori lehentasunezkoa dela, eta, ondorioz, negoziazio horrek ezin diela eraikitze epeei eragin. 2010ean AHTa martxan izatea nahi du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu