Bizkaia, Araba eta Gipuzkoa batuko dituen trenaren ibilbidearen zehaztasun falta ere azpimarratu du Friasek. Azaldu duenez, Jaurlaritza eta Espainiako Gobernua aurrekontuez hitz egiten ari dira oraindik ibilbide zehatza ezarri gabe dagoen arren. Friasen hitzetan Arabaren kasuan, esaterako, Gasteizen hiru ibilbide posible daude oraindik airean.
Era berean, gizarte eragileekin eta sindikatuekin adostasun falta nabaria izan dela ere azpimarratu du Eguzkik. Proiektuaren gaineko akordio falta salatu du Friasek. Hori dela eta gizartean eztabaida eremu bat sortzeko deia egin dio talde ekologistak Eusko Jaurlaritzari.
Bestalde, proiektuaren finantzaketari dagokionez Friasek azaldu duenez, gutxi gorabehera “garai bateko bilioi bat pezetakoa” izango da. Talde ekologistaren hitzetan diru kopuru hori egungo garraio publikoaren garapenerako erabil daiteke.
Lopez de Gereñu "hobekuntzak" egiteko ekarpenak aztertzeko prest
Bestalde,Nuria Lopez de Gereñu Jaurlaritzako Garraio eta Herri Lan sailburuakeragileen ekarpenak kontuan hartuko dituztela azaldu du Euskadi Irratian egindako elkarrizketan: "Hobekuntzak egiteko helburua duten ekarpenak kontuan hartzekoak dira. Helburutzat trena ez egitea duten ekarpenek beste balorazio bat merezi dute”, adierazi du.
Azpiegiturak
'Euskal Y'-aren lanak abiarazteko aurrekontu hitzarmena “inposaketa” dela salatu du Eguzki talde ekologistak
Eguzki talde ekologistak 'Euskal Y'-aren gainean Eusko Jaurlaritzak eta Espainiako Gobernuak lortutako akordioa kritikatu du, hau da, AHT Abiadura Handiko Trena eraikitzeko aurrekontua hitzartu izana. Alberto Frias Eguzki taldeko bozeramailearentzat akordioa “inposaketa” hutsa da. Nuria Lopez de Gereñu Jaurlaritzako Garraio eta Herri Lan sailburuak, berriz, "hobekuntza" xede duten ekarpenak aztertzeko prest daudela agertu du; ez, ordea, helburua "trena ez egitea" dutenak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu