'Euskal Y' egitasmoa

'Euskal Y'-aren lanak uztailean hasiko direla iragarri du Ibarretxek

Eusko Jaurlaritzako Lehendakari Juan Jose Ibarretxek iragarri duenez, 'Euskal Y' egitasmoaren bi zatitako lanak uztailean hasiko dira. "Tren hau edo orain hartzen dugu edo betiko galduko du" esan du Ibarretxek. Gainera, bere iritzian, "etorkizuna dago jokoan, ez Eusko Jaurlaritzarena, baizik eta herri honetan bizi garen emakume eta gizonezkoena".

2005eko martxoaren 8a
17:21
Entzun
Eusko Jaurlaritzako Garraio Sailburu Alvaro Ammanek joan zen astean iragarri zuen bezala, Eusko Jaurlaritzako gobernu batzordeak 'Euskal Y'-aren bi zatitako obrak kontratatzea onartu zuen. Tarteok dira Irunen nahiz Ordizian (Gipuzkoa) abiapuntua dutenak; guztira, 6 kilometro inguruko luzera dute eta 77 milioi euroko aurrekontua bideratuko da.

Juan Jose Ibarretxe Eusko Jaurlaritzako lehendakariak iragarri duenez, ekainean erabakiko dute nork egingo dituen lanak, eta uztailean hasi egingo dira, "ezin delako gehiago itxoin".

Trena egiten denean, "Euskadi Europarekin lotuko" dela azpimarratu du Ibarretxek,"[EAEko] hiru hiriburuak lotuko" direla, errepideetan egunean 3.000 kamioi gutxiago ibiliko direla, eta, egunean 450 euro inguru aurreztuko direla.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.