AHT

'Euskal Y'-aren lehen lanak 133,3 milioitan lizitatu ditu Espainiak

Arrasate eta Bergara arteko lanak kontratatuko dituzte, lotuneko bost zatietako lehenengoa.

Tren lasterraren bidea egiteko lanak, Bergarako lurretan. BERRIA
2014ko apirilaren 30a
15:11
Entzun

Mariano Rajoy Espainiako presidenteak atzo iragarri zuen bezala, Espainiako Gobernuak gaur lizitatu du Euskal Y-a lotuko duten lanetako lehen zatia. 133,3 milioi eurotan egin du. Eusko Jaurlaritzaren eta hainbat talde politikoren aspaldiko eskakizuna zen hori, behin eta berriz errepikatua eta, atzo, hain justu, Euzko Alderdi Jeltzaleko diputatu Aitor Estebanek egindako galdera bati erantzunez eman zuen Mariano Rajoy Espainiako Gobernuko presidenteak albistea, Espainiako Diputatuen Kongresuan bertan.

Gaur egun gehiagotarako dirurik ez dagoela onartu zuen Rajoyk: "Garai zail batean gaude. Aurrekontuek ahalbidetu ahala jarraituko dugu lanean".

Bergarako korapiloak bost zati izango ditu, eta baimendutakoa horietan lehena izango da. 2,9 kilometro izango ditu. Karraskaingo, Udalaitz ekialdeko eta Udalaitz mendebaldeko tunelak egingo dituzte horretarako; lehenak kilometro erdi izango du, eta Udalaitzekoek 2,3 kilometro bakoitzak.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.