Dax eta Hendaia (Lapurdi) arteko abiadura handiko trenaren eta Euskal Y-aren arteko loturaren auziak jarraitu egiten du. Pasa den hilabetean Frantziako Barne ministroak eta Frantziako Garraio estatu idazkariak Lapurdin AHTaren inguruko proiektuaren azterketa baztertzeko eskatu zuten. Gaur ordea, Jose Blanco Espainiako Sustapen ministroak adierazi du Euskal Y-aren lotura -Dax eta Hendaia artekoa- Frantziako Gobernuarentzat "oso garrantsitsua" dela. Frantziaren asmo hori gutun bidez jaso omen du Blancok.
Blancok gaineratu du Espainiaren eta Frantziaren xedea tren sare bateratua garatzea dela. Trenaren inguruan eztabaidatzeko uztailaren 15a baino lehen Europako Batzordearekin Luxenburgon batzarra egitea proposatu du Frantziak.
AHt
'Euskal Y'-aren lotura Frantziarentzat "oso garrantzitsua" dela dio Espainiako Sustapen ministroak
Frantziako Gobernuko Barne ministroak eta Frantziako Garraio estatu idazkariak Lapurdin AHTaren inguruko proiektuaren azterketa baztertzeko eskatu zuten gutun bidez. Frantziak "ardatz atlantikoarekin duen konpromiso politikoari" eutsiko diola zehazten duen gutuna jaso duela dio Jose Blanco Espainiako Sustapen ministroak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu