Abiadura Handiko Trena

Euskal Y-aren proiektua EAErentzat, Espainiarentzat eta Europarentzat "ona" dela esan du Amannek

Alvaro Amann Eusko Jaurlaritzako Garraio sailburuaren ustez, Euskal Y-aren proiektua "ona" da Euskal Autonomi Erkidegoarentzat, Espainiarentzat zein Europarentzat. Loyola de Palacio Europako Garraio komisarioarekin bilera bat egiteko eskaera egin duela nabarmendu du ETB-2ko 'El Punto' saioan, Euskal Y-aren proiektua Europar Batasuneko lehentasunetatik at zergatik gelditu den "zuzenean jakiteko".

2003ko azaroaren 26a
13:23
Entzun
Alvaro Amannek Loyola de Palaciok afera honen inguruan duen iritzia jakin nahi du, "Palaciok Frantziari botatzen baitio Euskal Y-a lehentasunezko proiektuen artean ez egoteko errua, baina nik Akitaniako agintariekin harremana dut, eta haiek hori ukatu egiten didate". Amannen ustez, "konpondu beharreko gaia" da hori, Euskal Y-aren proiektua EAErentzat, Espainiarentzat eta Europarentzat "ona" delako.

"Europaren barrenean sortu zen egitasmoa 1994ean, Europa batuagoa sortzeko eta horrez gain, Espainiarentzat soluziobide bat da, Irundik 50 milio tona igarotzen baitira urtean, eta N-1ak ez du gehiagorako ematen", zehaztu du. Amannen esanetan, Espainiak "erabaki irmoa" hartu behar du Euskal Y-a bazterrean ez geratzeko. "Une larrian gaude, eta horren ondorio da gizarte eragileen eta enpresagizonen erreakzioa", azpimarratu du.

Garraio sailburuaren esanetan, Euskal Y-aren proiektua "XXI. mendeko inbertsiorik handiena" da, eta "zuzenean edo ez hain zuzenenean" aberastasun gehien ekarriko duena. "Ez dago beste herrialderik bost urtean 3.000 milioi euroko inbertsioa duenik, eta egiten ez bada gainbehera etorriko zaigu guztia", esan du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.