Abiadura Handiko Trena

Euskal Y-aren proiektua gelditzeko eskatu du AHT Gelditu Elkarlanak

AHT Gelditu Elkarlana platafomako kideek Euskal Y-aren proiektua gelditzeko eskatu dute gaur Eusko Jaurlaritzak Bilbon duen egoitzaren aurrean, eta "garraio eta lurralde ereduaren inguruko eztabaida berriz irekitzeko" galdegin dute. Agustin Garcia plataformako kideak adierazi duenez, proiektu horrek "ez du justifikaziorik", eta gainera "kostu ekonomiko, sozial eta ekologiko onartezinak" dituela salatu du.

2003ko azaroaren 17a
18:00
Entzun
AHT Gelditu Elkarlana platafomako kideen arabera, "euskal gizartean AHTren aurkako jarrera nabaria" dago, eta Eusko Jaurlaritzak eta Espainiako Sustapen Ministerioak "harrokeriaz eta inposaketaz jokatzen" dute. Eusko Jaurlaritzak datorren urtearen amaieran AHT eraikitzeko lanak hasteko asmoa duela azpimarratu du Garciak, "Madrileko Gobernuarekin bat datorren politika bat oinarrian jarriz".
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.