AHT

'Euskal Y' eta Nafarroako Korridorea lotzeko ikerketa abiatu du Sustapen Ministerioak

Sener Ingenieria y Sistemas enpresak egingo du AHTren bi lerroak ezkontzeko irtenbideei buruzko ikerketa, milioi bat euroren truke. Eusko Jaurlaritzak eta Nafarroako Gobernuak proiektuaren gidaritzan parte hartuko dute.

2010eko urriaren 7a
12:51
Entzun
Espainiako Sustapen Ministerioak Sener Ingenieria y Sistemas S.A. enpresari eman dio Abiadura Handiko Trenaren Euskal Y eta Nafarroako Korridorea lotzeko ikerketa txostena egiteko ardura. 1.003.000 euroren truke egingo du enpresak lan hori.

Ikerketaren helburua bi azpiegiturak lotzeko dauden moduak aztertu eta proposatzea da, eta, halaber, elektrifikazioa nola egin behar den ikustea.

Enpresak proposatutako aukerak Eusko Jaurlaritzarekin eta Nafarroako Gobernuarekin aztertuko ditu Sustapen Ministerioak, eta horretarako, hiru adminitrazio horiek parte hartuko dute ikerketaren gidaritzan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.