ETSk Tolosako Udalari adierazi dionez, tunel bateko ezkerreko ezpondan izan da irristatzea. Ohar batean jakinarazi du lanean ari diren teknikariek metro bateko sakonune bat antzeman dutela. Horrek Iberdrolako zutoin bati eragin dio, eta "laster" konponduko dute konpainia elektrikoko langileek.
Irristatzea gertatu den zatiko lanak %92an daude eginak, eta Tolosa eta Alegia igarotzen ditu. 3,8 kilometroko zatia da, horietatik 3,5 doaz tunel baten barrutik, eta 108 metro, berriz, zubi batetik.
Iazko urrian ere zulo bat eragin zuten AHTko lanek Hernialden. Eusko Jaurlaritzak "ohikotzat" jo zuen.