AHT

'Euskal Y' proiektuaren lanak udazkenean hasiko direla esan du Jaurlaritzak

Jaurlaritzako Garraio sailburu Alvaro Amannek gaur jakinarazi duenez, 'Euskal Y' egitasmoaren lanak udazkenean hasiko dira. Bi zatitako lanak hasiko dira hain zuzen ere: Irun eta Lapurdi lotuko dituena bata, eta Ordizia eta Itsasondo lotuko dituena, bestea. Lanek 77 milioi euro kostua izango dute.

2005eko martxoaren 1a
18:44
Entzun
Jaurlaritzako Garraio sailburu Alvaro Amannen iritzian,'Euskal Y' proiektutak ezin du "egun bat gehiago itxoin", eta beraz, lanen bi zati lehiaketara atera dituzte, udazkenean egiten hasteko asmoz. Irun eta Lapurdi lotuko dituen zatia eta Ordizia eta Itsasondo lotuko dituena dira bi zati horiek, hain zuzen ere.

Honela mintzatu da Amann: "lanak egiteko garaia da, eta espero dut, Espainiako Gobernuak hala ulertuko duela eta datozen garaietan akordio batera iritsiko garela". Espainiako Gobernuarekinharremanetan jarriko direla aurreratu du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.