AHT Abiadura Handiko Trenaren Euskal Y proiektuak Bergaran (Gipuzkoa) eraingo lukeen ingurumen kaltea gutxitzeko eta azpiegitura paisaian egokiago txertatzeko Lamiategi auzo elkarteak egindako proposamena ez du onartu Jaurlaritzak.Hala jakinarazi du gaur Iñaki Arriola sailburuak. Zehaztu du, ordea, ibilbidea aldatzeko proposamena ez dutela atzera bota desegokia delako, baizik eta Euskal Y eraikitzeko lanetan "atzerapen handia" eragingo lukeelako, "4 urtekoa".
Bizilagunen proposamena aintzat hartzeko "ahalegin guztiak" egin dituztela azpimarratu du, besteak beste, abokatu talde bati ibilbide aldaketaren lege arazoei buruzko azterketa eskatzea, eta txosten horretatik ondorioztatu dute 4 urteko atzerapena eragingo lukeela obretan. Izan ere, aldaketa onartzeko ikerketa eta txosten berriak egin beharko lituzke Espainiako Sustaen Ministerioak.
AHT
'Euskal Y'-ren Bergarako ibilbidea ez aldatzea erabaki du Jaurlaritzak, "atzerapen handia" eragingo lukeelako
Lamiategi auzo elkarteak egindako zuzenketa proposamena aztertu du. Iñaki Arriola Garraio sailburuaren arabera, 4 urteko atzerapena eragingo luke obretan aldaketa gauzatzeak, eta horregatik bota dute atzera.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu