Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan abiadura handiko trena ezartzeko Euskal Y proiektuari buruzko xehetasunak eman dizkie gaur Bilbon Morlanek PSE-EEko buruzagi eta hautetsiei. Hain zuzen ere, datorren urtean Bilbo eta Gasteiz arteko zati guztietako obrak hasiko dituztela agindu du, eta orotara, Madrilek 304 milioi euro emango dituela trenbide azpiegituretarako -horietatik 218 milioi euro Euskal Y-rako.
Agertu duenez, Espainiako Sustapen Ministerioak Euskal Y-ren Gasteiz-Arrasate-Bilbo adarra,Arrasate-Elorrio-Bergara lotura, eta Gasteizko eta Bilboko sarbideak egiteaz arduratuko da. Halaber, proiektu osoaren trenbidea eta elektrifikazioa egiteaz. Eusko Jauraritzak, berriz, Arrasate-Donostia adarra eta Donostiako sarbidea egingo ditu.
Guztira, Euskal Y eraikitzeko 4.178 milioi euro beharko direla agertu du Morlanek. Horietatik 2.536 Sustapen Ministerioak jarriko dituela esan du, eta 1.642 Jaurlaritzak aurreratuko dituela. Nolanahi ere, Jaurlaritzak jarritako dirua kupoaren bidez berreskuratuko duela erantsi du.
Hori guztia PSOEko Gobernuak EAE Euskal Autonomi Erkidegoarekin duen "konpromisoaren" erakusle dela erantsi du, eta PPren Gobernuak baino askoz ere gehiago ari direla inbertitzen.
Azpiegiturak
'Euskal Y'-ren Bilbo eta Gasteiz arteko zati guztietako obrak hasiko dituzte 2007an
Victor Morlan Espainiako Gobernuko Azpiegituretarako Estatu idazkariak hala iragarri du PSE-EEren ekitaldi batean. Datorren urtean 218 milioi euro emango ditu Madrilek azpiegitura handi hori eraikitzeko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu