Zirkulazioa eten dute Bilboko Euskalduna zubian. Ibilgailuek eta oinezkoek moztuta izan dute bidea, arratsaldean, bi orduz, zubiaren estalkiko zenbait xafla erori direlako. Suhiltzaileak bertan izan dira lanean, egoera bere onera itzultzeko.
Zirkulaziorako moztu egin dute Bilboko Euskalduna zubia. Mugitu egin zen, eta obretan ari dira. Antza, zerbait mugitu da obretan. Suhiltzaileak iritsi berri dira @berriapic.twitter.com/qpRtsMVgcr
— Garikoitz Goikoetxea (@ggoikoetxea) 2018(e)ko azaroaren 6(a)
âš ï¸Ã‚ Adi! Zirkulazioa moztu egin da #Euskalduna Zubian. Arratsalde honetan zehar izan dugun haize boladekin eta konpontze-lanak direla eta, zenbait metalezko xaflak erori dira errepidera. Dagoeneko suhiltzaileak lanean ari dira. pic.twitter.com/AeY2tqO9C1
— Bilbao Udala - Ayto (@bilbao_udala) November 6, 2018
Zubia berriz ireki dute 20:30ak aldera, ibilgailuentzako eta oinezkoentzako.
Euskalduna zubiaren pasabideko estalkia mugitu egin zen, joan den ekainaren 28an. Arrakala sortu zitzaion sabaian, eta zati batek metro erdi egin zuen behera. Bizkaiko Foru Aldundiak adierazi zuen arazoa "estetikoa" zela soilik eta zubiaren egiturak ez zuela inolako kalterik.
Aste honetan, sabaia konpontzeko lanak hasi dituzte. Udaletxetik adierazi dutenez, zutoinak jarriko dituzte "prebentzio" gisa. 450.000 euro bideratuko dituzte lanetara. Lau bat hilabeteko obrak izango direla aurreikusten dute, eta, beraz, otsailean zabalduko dutela oinezkoentzako pasabidea.