euskara

Euskaldunak eta "integrazioa"

"Euskaldunak zenbat eta desberdinagoak izan, orduan eta integratuagoa egongo da euskara gizartean", esan du gaur Urgell Jaurlaritzako Kultura sailburuak. Jon Juaristi Euskararen Aholku Batzordean zergatik dagoen galdetu dio Aralarrek.

2011ko otsailaren 4a
16:56
Entzun
Jon Juaristi Eusko Jaurlaritzaren Euskararen Aholku Batzordean zergatik dagoen azaldu behar izan du gaur Blanca Urgell Kultura sailburuak, Mikel Basabe Aralarreko Eusko legebiltzarkideak galdetuta, eta adierazi du jende mota desberdina batzordeko kide izatea ona dela. "Euskaldunak zenbat eta desberdinagoak izan, orduan eta integratuagoa egongo da euskara gizartean", adierazi du Urgellek.

Juaristik esana du ez zaiola axola euskararen etorkizuna eta ez duela sekula gehiago hitz egingo hizkuntza horretan. Horretaz kexatu zaio Basabe Urgelli, baina honek haren partaidetza defenditu du. "Euskara guztiona da, baita egiten ez dutenena ere", eta "terrorismo" kontuak atera ditu mahaira. "[ETAren] Terrorismoaren presioa jasotzeagatik Euskadi utzi egin behar izan duten jendea errekuperatzeko lan egin behar da, intelektualak bidaltzen dituen gizartea ez baita librea. Eremu ideologiko guztietako kideek egon behar dute batzordean".

Duela bi aste batu zen legealdi honetan lehen aldiz Euskararen Aholku Batzordea, eta batzarra hasi aurretik Patxi Lopez Jaurlaritzako lehendakariak adierazpen polemikoak egin zituen, euskara eta indarkeria lotuz. "[ETAren] Bortizkeriaren bukaerak gauzak erraztuko dizkio euskalgintzari", "[Indarkeriaren bukaeraren ondoren] Euskarak bat egingo du behin betiko askatasunarekin".
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.