Proportzioan, ikasle euskaldun gehiagok gainditu dute uztaileko hautaproba NUPen. Guztira, ikasleen %80,62k pasatu dute probaren zati orokorra, baina euskaraz egin dutenetan %86,46k gainditu dute. Aurreko deialdietan ere hori bera gertatu izan da. 516 ikaslek egin zuten azterketa. EHUn egunotan ari dira egiten selektibitatearen deialdi ezohikoa. Gaur arratsaldean Kimika azterketa izango dute; ekainean oker jarri zuten proba. 1.965 ikaslek eman dute izena selektibitatean.
Bestalde, Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako unibertsitateen kalitatea ebaluatzeko Unibasq agentziako buru izendatu dute Juan Andres Legarreta irakaslea. Aurreko zuzendariak, Mikel Urkijok, kargua utzi zuen maiatzaren bukaeran. Hainbat hedabideren arabera, Isabel Zelaa sailburuaren «esku sartzeak» zirela-eta eman zuen dimisioa; Zelaak, ordea, ukatu egin zuen hori. Arduradun berriak badu esperientzia unibertsitateen kalitatea ebaluatzeko agentzietan, Unibasquen bertan aritu izan da eta. Ingeniaritza Kimikoan katedraduna da.
Euskaldunek nota hobea lortu dute selektibitatean
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu