Elkarrizketa aurrerapena

"Euskaldunon arteko konponbidea aurkitu beharko dugu"

Idoia Mendia Eusko Jaurlaritzako bozeramailearen elkarrizketa argitaratuko du bihar BERRIAk. Azken bileren ondoren, "Raxoik agerraldi bat dauka datorren astean edo bi aste barru Kongresuan, eta han azalduko du dena".

2012ko otsailaren 3a
22:31
Entzun

Hona hemen, aurrerapen gisa, Idoia Mendiaren esan batzuk:

- "Garrantzitsua izan da Mariano Raxoik Patxi Lopez lehendakariari entzutea, baita Iñigo Urkulluri entzutea ere, eta garrantzitsua izango da datorren astean Basagoiti egotea Moncloan eta euskal PPren jarrera entzutea. Raxoik agerraldi bat dauka datorren astean edo bi aste barru Espainiako Kongresuan, eta han azalduko du dena. Hori espero dugu, gauzak argitzea".

- "Argi ikusten da ez daukala atzerako bueltarik ETAren jardunak".

- "Garrantzitsua litzateke presoek eurek gizarteratzeko borondatea azaltzea. Presoak isilik egon dira urte askotan. Zigor bikoitz bat eduki dute: alde batetik auzitegien zigorra beren delituengatik, eta beste aldetik ETAren zigorra".

- "Euskaldunon arteko konponbidea aurkitu beharko dugu. Orain zabaldu den garaia itxaropen beteko garaia da eta denok aprobetxatu behar dugu".

-  "Krisi honetan doiketak egin behar dira, baina oso prezio altua ordaindu gabe. Ez dira gizarte laguntzak murriztu behar, familiak lagundu behar dira, langabezian daudenak laguntzea funtsezkoa da eta gure enpresek laguntza behar dute. Horretarako inbertsio publikoa beharrezkoa da".

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.