Aspalditik dator FMko lizentzien tira bira. 1998an Iruñerriko bi irrati lizentzien banaketan baimenik gabe geratu zen Euskalerria Irratia, bigarren aldiz. Banaketa hark zalantzak sortu zituen eta baimenak emateko lehiaketa aztertzeko batzordea osatzea erabaki zuen Nafarroako Parlamentuaren gehiengoak. 1999ko otsailaren 2an banaketa gaitzetsi eta lehiaketa errepikatzeko eskatu zuen.
Sei urte geroago, Nafarroako Auzitegi Nagusiak bertan behera utzi zuen 1998ko lizentzien banaketa eta errepikatzeko agindua eman zuen. Urte horietan guztietan modu alegalean emititzen aritu da Euskalerria Irratia.
Aurten, apirilaren 10en errepikatu da lehiaketa baina ez hasieratik. Enpresek ez zituzten datuak berriro aurkeztu behar izan, aurretik emandako puntuazioak berrikusi zituen kontratazio mahaiak Angel Sanz Barea buru zuela (San Barea Nafarroako Gobernuko Komunikazio arduradun nagusia zen 1998ko lehiaketan Euskalerria Irratia lizentziarik gabe geratu zenean). Beste behin, Euskalerria Irratia baimenik gabe laga zuten.
Gaur, Francisco Iribarren kontseilariaren sinadurarekin indarrean sartu da lizentzien banaketa.
Komunikabideak
Euskalerria Irratia lizentziarik gabe utzi du, berriro, Nafarroako Gobernuak
Francisco Iribarren Nafarroako Gobernuko Ekonomia eta Ogasun kontseilariak gaur sinatu du lizentzia banaketa onartzen duen ebazpena eta berriz ere baimenik gabe utzi du Euskalerria Irratia. Nafarroako Gobernuak, beste behin, Nafarroako Unibertsitateari eta Net 21 kateari eman dizkio baimenak. Azken horrek, ateak itxi zituen duela hilabete dexente arazo ekonomikoen ondorioz. Egun ez da emititzen ari.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu