Azkenean, Iruñerriko irrati euskaldunak lortu du urte askoan galdegindako baimena. 27 urte eman ditu lizentziarik gabe emititzen, eta 30 urte dira lehenbizikoz baimena eskatu zuenetik. Joan den astean jakinarazi zuen Nafarroako Gobernuak lizentzia eman diola Euskalerria irratiari.
Bada zer ospatu, eta bada zer zoriondu. Hori horrela, Euskalerria irratiaren eta BERRIAren eskutik, kazetarekin batera doan banatuko da datorren igandean irratia zoriontzeko kartela, Zaldieroak egina. Hain justu, egunkariak albiste hori biharamuneko alean ilustratzeko erabilitako irudia da banatuko dena.
UPNren gobernuak 1998an egindako iruzurrari buelta eman dio horrela. Lizentzien banaketan "ustelkeria" egon dela salatu zuen kazeta honetan Patxi Zabaleta Nafarroako parlamentari ohi eta idazleak, albistearen berri izan eta biharamunean.