"Nafarroan euren gogoz kontra modu irregularrean dauden irrati kateak arautzearen" alde egingo duela erabaki du gaur arratsean Espainiako Kongresuak, eta Nafarroako Gobernuari ere horixe egiteko eskatu dio, Espainiako Gobernuaren eta bien eskumenak kontuan hartuta. Nafarroa Bai koalizioak aurkeztu du mozioa, eta alde bozkatu du PSOEk.
Dena den, oraingoz adierazpen instituzionala baino ez da Kongresuak gaur onartu duena, ez duelako konpromisorik zehaztu.
Iruñerriko Euskalerria irratiaz ari zen Uxue Barkos NaBaiko parlamentaria mozioa aurkeztu duenean. Hogei urtean ari da irrati kate hori Nafarroan emititzen, euskaraz, eta herrialdeko gobernuak ez dio lizentziarik ematen. Barkosek dio 2006an Miguel Sanzen gobernuak egindako irrati lizentzien banaketa bertan behera utzi berri duela Nafarroako Auzitegi Nagusiak -otsailean atera zuen epaia-, eta gobernuak egoera horretara egokitu beharko lukeela orain. Sanzen exekutiboak, ordea, epaiari helegitea jarria dio. "Euskalerria irratia jazarpen kanpaina ari da jasaten", Barkosen arabera.
Mikel Bujanda Euskalerria irratiko zuzendariak babesa eskatu zuen hilaren 12an, Nafarroako Parlamentuan egindako agerraldian.
komunikabideak
Euskalerria irratiaren egoera "arautzearen" alde egin du Espainiako Kongresuak
NaBaik aurkeztu du mozioa, eta PSOEk alde bozkatu du. Dena dela, oraingoz adierazpen instituzionala besterik ez da. Iruñerriko irratiari ez dio lizentziarik ematen Nafarroako Gobernuak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu