Euskalgintza Elkarlanean Fundazioa, Egunkaria S.A. eta Leitzaran grafikak dira Buruntzape S.L.-ko hiru bazkide nagusien egoitzak miatu zituen Guardia Zibilak iragan osteguneko polizia operazioan. Jon Jaka eta Mari Jose Irizar Euskalgintza Elkarlanean Fundazioko kideek Joseba Azkarraga Justizia Sailburuari eman dizkiote fundazioko diru kontuen txostena. Dosier hori bera Espainiako Auzitegi Nazionalera, Gipuzkoako probintzia Auzitegira eta Botere Judizialaren Kontseilu Orokorrera eramango dituzte, eta Jakaren esanetan, "faktura horiek guztiak froga garbiak dira, eta argi uzten dute Juan del Olmo epailearen akusazioak faltsuak direla. Hori dela eta, atxilotuek kalean egon behar lukete".
Gaur Azkarragari erakutsitako dokumentazio horren bidez, fundazioko arduradunek Buruntzape S.L. sortzeko erabili zuten 210 milioi pezetako kapitala "diru garbia" dela nabarmendu nahi dute, eta "delitu fiskalik ez" dela izan salatu. Jon Jakak adierazi duenez, Azkarragak "harrera beroa" egin die eta "oso kezkatuta" agertu da operazio honen ondorioak direla eta, horregatik "bere esku dagoen guztia" egingo duela adierazi die.
Martin Ugalde Kultur Parkearen aurka operazioa
Euskalgintza Elkarlanean Fundazioko kideek euren diru kontuak "garbi" daudela esan diote Azkarragari
Euskalgintza Elkarlanean Fundazioko idazkari Jon Jaka Eusko Jaurlaritzako Joseba Azkarraga Justizia sailburuarekin bildu gaur, eta fundazio horretako diru kontu guztiak Espainiako Auzitegi Nazionalera gaur eramango dituela adierazi dio. "Kontu guztiak garbi daude, eta hori dela eta atxilotu guztiek kalean egon behar lukete", azpimarratu du Jakak. Jose Mari Sors eta Xabier Legarra Elkarlanean Fundazioko kideek gaur deklaratuko dute Juan del Olmo epailearen aurrean. Azkarragak "harrera beroa" egin die fundazioko kideei, eta gai hau argitzeko "bere esku dagoen guztia egingo" duela esan die.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu