Hain justu, Erresuma Batuko Poliziaren neurria "adierazpen askatasunaren aurkako" ekintzatzat jo dute Euskalinfo-ren egileek, eta azpimarratu dute segurtasun indarrek aurrera daramaten ikerketak ez duela inolako zerikusirik eurekin, baina, hala ere, beren orria ere konfiskatuta dutela.
Era berean, oroitarazi dute Bristol-Indymediaren aurkako neurria Eskozian G8en bilera egitear zela hartu zutela, eta ixtearen bidez goi-bileraren aurkako mobilizazioak oztopatu nahi izan zituztela salatu dute.
Internet
Euskalinfo gunea berriro ere sarean da, Erresuma Batuko Poliziak konfiskatu zuen arren
=l Euskalinfo == http://www.euskalinfo.org.uk/ =l Euskal Herriko gatazkari buruzko informazioa ingelesez ematea helburu duen webgunea berriro ere ikusgai da Interneten. Ekainaren 15etik itxita zegoen gune hori, Bristol-Indymediaren aurkako ikerketa baten aitzakian Erresuma Batuko Poliziak konfiskatu egin baitzuen bi webgune horiek —eta beste zenbait— aterbetzen zituen zerbitzaria. Hilabete eta erdiren buruan, Euskalinfo berriro sarean jartzea lortu dute haren arduradunek.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu