Irun-Segura 155 kilometro gora eta behera
Lasterketako 41.kilometroan zirela ihes egin dute sei txirrindularik, tartean bi euskaldun. Isasi (Euskaltel) eta Arrieta (AG2R). Bi horiekin batera Le Boulanger (Bouygues), Kaggestad (Credit Agricole), Dupont (AG2R) eta Nuñez (Kaiku). Ihesaldi saioak izan badira ere, seikote honek lortu du abantailari eustea eta Lazkao Mendiko igoerara 2 minutu eta 40 segundoko aldearekin ailegatu dira. Orduan baina Kaggestadek (Credit Agricole)ezin izan dio gainerako bosten erritmoari eutsi eta bost txirrindulari geratu dira lasterketa buruan.
Lazkao Menditik ordena honetan pasatu dira txirrindulariak: Dupont (AG2R), Nuñez (Kaiku), Arrieta (AG2R) eta Isasi (Euskaltel). Abaltzisketako gainean ere orden berean pasatu dira. Lasterketa burukoak minutu bateko aldea du Kaggestadekiko (Credit) eta 3 minutu eta 25 segundukoa tropelarekiko.
Lierniko gaineko azken txanpan tropelak Kaggestad (Credit)irentsi du. mendiko sailkapenerako hamabi tontor puntuagarri daude gaur. Lierniko gainean Arrieta izan da lehena eta ondoren Dupont eta Nuñez pasatu dira. Tropela 3 minutu eta 6 segundoko atzerapenarekin pasatu da puntu beretik.
Minetako gaina igotzen hasi dira lasterketa buruko bost txirrindulariak. Orain tropelarekiko aldea 2 minutu eta 41 segundukoa da. Arratsaldeko lauretarako hamabost minutu falta direnean hasi dira Minak igotzen. Txirrindulariek bi ordu eta 45 minutu daramatzate lasterka.
Liernin gora Le Boulanger (Bouygues) atzean geratu da. Lasterketa orain lasterketako portu nagusienerako bidean da; lehen mailako Aztiriako gaina. 2,5 kilometroko igoerari egin behar diote aurre txirrindulariek.
Segurako tarteko helmugatik pasatu dira txirrindualariak 16:15 aldera. Lasterketa buruan doan Arrieta (AG2R)izan da lehena eta atzetik Nuñez (Kaiku) eta Dupont (AG2R). Tropelarekiko 2 minutu eta 10 segundoko aldeari eusten diote. Aiztirian gora Le Boulangerrek (Bouygues) iheslarien taldearekin bat egin du berriro.
Gomez Marchante (Suanier) doa lasterketa buruan. Hamar segunduko aldea du faboritoen taldearekiko, pixkanaka areagotzen ari da lehen tropelarekiko abantaila. Izan ere, Illes Balears liderraren taldearen nagusitasuna hausten saiatu da Saunier Duval eta Gomez Marchante bakarrik abiatu da Aiztiriako gailurrera.
Tropelak bat egin du Gomez Marchanterekin (Saunier) eta orain Valverde liderraren taldea ari da lanean. Saunier Duval taldea Illes Balears sailkapeneko lehenaren taldea markatzen ari den erritmoa apurtu nahian dabil. Iritsi dira Gabiriako gainera (15 kilometro geratzen zaizkie Segurako helmugara ailegatzeko) eta ondoren Minak igo beharko dute berriro. Lasterketako azken igoera izango da.
Ihesaldi saio ugari burutzen ari dira txirrindulariak azken Gabiriako igoeran. Baita beherakoan ere. Maldan behera tropelak bat egin du abantaila apurra hartu duten txirrindulariekin.
Ondoren, Contador (Liberty) eta Samuel Sanchezek (Euskaltel) abantaila txikia eskuratu dute azken metroetan eta Samuel Sanchez nagusitu da Segurako helmugan. Gaurko etapa ezezik sailkapen nagusiko lehen postua eskuratu du Euskaltelekoak.
Hasierakoa.Etapa gogorra izango da gaurkoa Euskal Herriko Itzulian: Irun eta Segura arteko 155 kilometroetan harbiderik ez, baina errepide estu, txar eta aldapatsuak asko dira. Gainera, hamar mendate daude azken 50 kilometroetan. 13:05etan abiatuko da tropela Irundik Segurarako bidean.
Atzokoa ere mendi askoko etapa izan zen, baina Erlaitz eta Jaizkibel mendateek ez zuten lortu lasterketa hautsi eta inor atzean uzterik. Azkenean, esprinean erabaki zen Irungo (Gipuzkoa) helmugan: Alejandro Valverdek hartu zion aurrea Oscar Freireri hiru zentimetrogatik.
Euskal Herriko Itzulia
Euskalteleko Samuel Sanchez izan da lehena Segurako helmugan
Samuel Sanchezek lortu du garaipena Euskal Herriko Itzuliko bigarren etapan. Era berean, sailkapen nagusiko lehen postua bereganatu du Libertyko Contador esprinean garaitu ostean. Denboraldi honetako lehen garaipena izan da Samuel Sanchezena Euskaltel Euskadi taldearentzat.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu