Irudia. Tafalla
EUSKALTZAINAK, IKASTOLARA BISITAN
Euskaltzaindiak Nafarroa Oinez festarekin bat egin nahi izan du urtero legez, eta aurtengo festaren antolatzaile izango den Tafallako Garces de los Fayos ikastola bisitatu zuten atzo hainbat euskaltzainek; besteak beste, Xabier Kintanak, Andres Urrutiak, Patxi Zabaletak eta Patxi Uribarrenek. Euskaltzaindiaren osoko batzarra egin zuten bertako udaletxean, eta Francisco de Eraso eta David Jaime Dean Tafallako euskaltzaleen oroimenez bi oroigarri inauguratu zituzten.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu