Euskaltzaindia plazan eraikiko dute Gasteizko autobus geltokia
GASTEIZ. Ensanche 21 erakundearen bileran, bat egin zuten atzo PPk eta Bilduk, Gasteizko autobus geltokia Euskaltzaindia plazan eraikitzeko. PSE-EE eta EAJ horren aurka azaldu ziren.Orain, Gasteizko udalbatzak Lurralde Antolamendurako Plana aldatzea baino ez da falta. Irailean hasiko dituzte horretarako tramiteak, eta, ondo bidean, abenduan hasiko dira lanak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu