euskara

Euskaltzaindiak diplomak eman dizkie ohorezko euskaltzain berriei

Euskararen alde egindako lana eskertu die.

Diploma jaso duten euskaltzainetako batzuk. MONIKA DEL VALLE, ARGAZKI PRESS
2014ko uztailaren 18a
19:35
Entzun

Euskaltzaindiak diploma bana eman die Paulo Agirrebaltzategi, Angel Aintziburu, Dionisio Amundarain, Xabier Amuriza, Xipri Arbelbide, Antonio Campos, Maite Idirin, Mixel Itzaina, Jon Landaburu, Joan Marti, Martin Orbe eta Manu Ruiz Urrestarazuri. Maiatzaren 30ean izendatu zituen euskaltzain; denak izan dira ekitaldian, Marti izan ezik.

Andres Urrutia euskaltzainburuak esker ona adierazi die: "Zuek egiten diozue ohore Euskaltzaindiari eta euskal gizarte osoari".  Xabier Kintana Euskaltzaindiko idazkaria ere ekitaldian izan da, eta azaldu du euskaltzainek egiten dituzten lanak askotarikoak izan arren guztien helburua bera dela: "euskal hizkuntza eta gure herri nortasuna aurrera eramatea, Euskal Herria iraunaraztea".

Gainera, "urte beltz luzeetan ere" euskararen eta euskal kulturaren alde lan egin duten pertsonak eta kolektiboak goraipatu ditu Kintanak. 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.