Euskalgintza

Euskaltzaindiak eta BERRIAk akordio bat izenpetu dute

2018ko urriaren 1a
11:30
Entzun

Euskaltzaindiak Donostian duen egoitzan bildu dira Andres Urrutia euskaltzainburua eta Martxelo Otamendi BERRIAko zuzendaria. Lankidetza hitzarmen bat izenpetu dute bi erakundeek bertan, eta, hala, mendeurreneko ekitaldiak babesteko konpromisoa hartu du egunkari honek.

Arantzazun egitekoa duten kongresuaz mintzatu da Urrutia, eta nabarmendu du mendeurrena hizpide izango duten arren geroari begiratzea dela euren asmoa; alde horretatik, oinarrizkotzat jo du komunikabideen lana ere. "Orain 50 urte ez bezala, orain baditugu beste baliabide batzuk euskalgintzaren barruan, nahiz eta guk nahi adina ez izan".

Ostegunean hasiko du kongresua Euskaltzaindiak, eta larunbatean amaituko. Lehen bi egunetan goizez eta arratsaldez egingo dituzte saioak. Doakoak dira, baina izena eman beharko da parte hartu ahal izateko. Gaur da horretarako azken eguna.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.