euskara

Euskaltzaindiak Nafarroan haurrak D ereduan matrikulatzea bultzatu du

Ostiraleko osoko bilkuran aho batez onartu zuen adierazpenean animatu zituen herritarrak hautu hori egitera.

2014ko otsailaren 3a
12:10
Entzun

Euskaltzaindiak adierazpenean azaldu duenez, D ereduak, bai irakaskuntza publikoan baita ikastolen sarean ere, "aukera paregabea" ematen dio Nafarroako gizarteari "nafar guztiona den hizkuntza eta kulturatik abiatuz" ikasleak "mundu zabalera begira hezi ahal izateko".

"Euskara babestea, gizartearen maila guztietara zabaltzea eta erabilera sustatzea Euskaltzaindiaren zeregin berariazkoak dira, legez Euskaltzaindia baita euskararen erakunde aholku emaile ofiziala. Hori horrela, akademiak xede horiekin bat egitera gonbidatzen ditu Nafarroako haurren gurasoak, eta beren seme-alaben heziketarako D eredua (euskarazko irakaskuntza Gaztelania irakasgaiarekin) hautatzera animatzen".

Hautu hori egina dutenak zoriondu ditu Euskaltzaindiak, eta eskerrak eman dizkie gurasoei, baita "irakaskuntza publikoan zein ikastolen sarean urte luzez zeregin horri osoki emanak eta emaitza bikainak lortuz lanean aritu diren eta ari diren irakasleei eta gainerako langileei".

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.