Ordubeteko lanuztea antolatu dute biharko, akademiaren osoko bilkuraren egunean. ELAk salatu du akademiak ez dituela aintzat hartu langileek eta sindikatuetako ordezkariek eginiko eskaerak. Besteak beste, langile berrientzako gainerako langileen lan baldintza eta soldata berberak eskatu dituzte. Horrekin batera, lanpostuak amortizatzeko abian jarritako politika salatu du sindikatuak.
Lanuzteari 09:45ean ekingo diote. Hamarretan, elkarretaratzea egingo dute Bilboko udaletxearen aurrean.