Euskararen eguna

Euskara alor guztietan bultzatzeko konpromisoa hartu du Nafarroako Gobernuak

Euskara "nafar guztien hizkuntza" dela aldarrikatu, eta urteetan jasan duen bazterketa salatu dute adierazpen instituzional baten bidez.

Uxue Barkos Nafarroako Gobernuko lehendakaria, artxiboko irudian. ARGAZKI PRESS
arantxa elizegi egilegor
2015eko abenduaren 2a
08:41
Entzun

Euskararen Nazioarteko Egunaren atarian hizkuntza normalizatzearen aldeko ahalegina egingo duela hitzeman du Nafarroako Gobernuak adierazpen instituzional baten bidez. Oharraren arabera, "nafar nortasunaren ezaugarri nagusietako bat" izanik, urteetan baztertuta egon da euskara; hala, egoera hori behin betiko amaitu, eta euskal hizkuntza alor guztietara zabaltzeko konpromisoa hartu du Uxue Barkorsek zuzentzen duen gobernuak.

Bide batez, Nafarroako Gobernuak nabarmendu du hizkuntza oinarrizkoa dela elkarbizitza eta kohesiorako. "Nafarrok geure bi hizkuntzen elkarbizitzarako gizarte adostasuna erdietsi beharra dugu, xedea herritarren hizkuntza eskubideak bermatzea izanik".

Aski ez

Barkosen gobernuaren keinua, hala ere, ez da nahikoa izan euskarari emandako diru laguntzek eragindako kritikak isilarazteko. Izan ere, euskararen normalizazioak dituen beharretatik «urrun» egotea leporatu dio Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseiluak gobernuari.

Nafarroako Gobernuak aurrekontuan %0,1 emango dio Euskarabideari. Baina, Kontseiluaren iritziz, normalizaziorako urratsak egingo badira, beharrezkoa izango da kontuen %2 horretarako erabiltzea.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.