Etxepare Institutuak Euskal Ikasketetako bost irakasle postu atera ditu datorren ikasturtean euskara irakasteko atzerrian. Frantzian, Alemanian, Georgian eta AEBetan daude atera dituen lanpostuak, eta apirilaren 30era arte eman daiteke izena.
Eskolak unibertsitatean emateko dira: Parisko Sorbonne Nouvelle eta Sorbonne unibertsitateetan, Berlingo Unibertsitate Askean, Leipzigeko Unibertsitatean, Tbilisiko Unibertsitatean eta Chicagoko Unibertsitatean daude atera dituen lanpostuak.
Euskara eta Euskal Kulturako irakasle postuak dira bostak. Oinarriak eta baldintzak Etxepare Euskal Insitutuaren webgunean daude.