Euskara erabilgarria da nafarren %55entzat

Herritarrek Gobernuaren hizkuntza politika desegokia dela diote, erakundearen beraren inkesta batean

Erredakzioa
2004ko ekainaren 4a
00:00
Entzun
Garai batean Eusko Jaurlaritzak Nafarroako Gobernuarekin elkarlanean egiten zuen Inkesta Soziolinguistikoari zegokion Nafarroako azterketa. Nafarroako Gobernuak, baina, elkarlana baztertu eta bere azterketa propioak egitea erabaki zuen. Horrela, iaz bertan egin zuen euskarari buruzko lehen azterketa propioa, Demoscopia enpresaren bitartez. Inkesta iazko martxoan eta apirilean egin zuten. 2.000 lagunek erantzun zuten.Inkesta horretako datuek erakusten dutenez, Nafarroan biztanleen %23k ulertzen dute euskara: %1 dira euskaldun elebakarrak, %12k ondo ulertzen eta hitz egiten dute euskaraz eta %10ek, berriz, zerbait ulertzen dute, baina hitz egiteko zailtasunak dituzte. Euskaldunen portzentaia oso ezberdina da Nafarroako zonaldearen arabera: eremu euskaldunean %74k dakite euskara (%61ek ondo ulertzen eta hitz egiten dute euskaraz), zonalde mistoan %20ek eta eremu ez euskaldunean %7k (horietatik %6 elebidun hartzaileak dira).@:Nafarroako Gobernuak agindutako inkestaren datuak Inkesta Soziolinguistikoek emandakoekin alderatuz gero, euskaldunen kopurua gora egiten ari dela ikus daiteke: 2001ean biztanleen %17k zekiten euskaraz.

Hala ere, Nafarroako Gobernuaren azterketak eman duen datu nabarmenenetakoa D ereduaren inguruko iritziari buruzkoa da: nafarren %80entzat D ereduan eskaintzen den hezkuntza ona edo oso ona da.Euskararen erabilgarritasunari dagokionez, nafarren %55entzat erabilgarria da euskara jakitea: oso erabilgarria %15,9rentzat eta erabilgarria %39,2rentzat. %20rentzat, aldiz, ez da batere erabilgarria.@:Nafarren %24,3rentzat euskarak garrantzia gehiago izan beharko luke oposizioetan (%45 eremu euskaldunean).

Aipagarria da, bestalde, nafar gehienentzat ez dela egokia Nafarroako Gobernuaren hizkuntza politika.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.