Euskara

Euskara erabiltzea "garestia" eta hizkuntza eskubideak urratzea "merkea" dela dio Behatokiak

Behatokiak ‘Hizkuntza-eskubideen egoera Euskal Herrian, 2005ean’ txostena aurkeztu du gaur. Herritarrek euskararen telefonoan utzitako kexa eta txalotzeen bidez egindako azterketa da. Euskararen telefonoaren bidez Euskal Herriko hizkuntza-eskubideen egoeraren diagnosia egiteko informazioa jasotzen du Behatokiak. Xabier Mendiguren Behatokiko lehendakariak azpimarratu duenez “larria da benetan oraindik hizkuntza-eskubideen urraketak behin eta berriro pairatu behar izatea”.

2006ko apirilaren 6a
18:25
Entzun
Mendigurenek azpimarratu du euskara erabili nahi izatea “garesti” suertatzen dela eta hizkuntza-eskubideak urratzea, ordea, “merke”. “Euskaldunak saiatzen dira euskara leku guztietan erabiltzen bainahizkuntza-eskubideak ez zaizkie bermatzen”, azaldu du Mendigurenek. Euskararen telefonoan jasotzen diren kexen kopurua eta edukia dira egoera horren testigu, Behatokiaren arabera.

Behatokiak, 2005eko txostenean, eremuka egin ditu diagnosiak. Esaterakojustizian, hezkuntzan, herrizaingoan eta abarretan. Horrela, “sektore bakoitzari buruzko irakurketa xehea egiteko aukera eskaintzan du txostenak”, azaldu du Paul Bilbao Behatokiko zuzendariak. Behatokiaren ustez aipagarria da eremu sozio-ekonomikoak hartu duen garrantzia. “Herritarrek interes berezia izan dute zerbitzu orokorren urraketetan, hedabideenetan eta profesionaletan, esate baterako”.

Bilbaok gaineratu duenez, “espediente berezitu baten behaketa” jaso dute 2005eko azterketan. Horrela, Justizia Administrazioa urtetik urtera “beltzunea” zela kontuan harturik, jarraipen berezia egin dute. Baita behaketa lana ere epaiketetan. Horrela, zuzendariaren arabera “‘in situ’ egiaztatu ahal izan ditugu justizia administrazioaren defentsarako eta babes judizial eraginkorrerako eskubidearen urraketak”, 2005eko txostenean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.