Euskara

Euskara eta euskal kultura izango dira hizpide Oxforden

Londresko unibertsitateak ekainaren 20, 21 eta 22rako Iberiar Ikasketen XV. Foroa antolatu du, eta euskarak zinemarekin eta literaturarekin dituen harremanak aztertuko dituzte. 

2012ko urtarrilaren 13a
17:10
Entzun

Euskarak eta euskal kulturak zinemarekin eta literaturarekin dituzten harremanak izango dira hizpide Londresko Oxford Unibertsitateak antolatu duen Iberiar Ikasketen XV. Foroan, ekainaren 20, 21 eta 22an. Foro horretan lehendabiziko aldiz parte hartuko du euskarak, katalan, galego, portuges eta gaztelaniarekin batera. 

Foroko mintzaldietarako proposamenak edo txostenak aurkezteko epea irekita dago otsailaren 3ra bitartean. Interesatuek 200-250 hitz inguruko laburpenak bidal ditzakete, betiere eurek proposatutako gai zerrenda batean oinarrituz. 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.